Buscar este blog

miércoles, 9 de noviembre de 2016

GAITASUN DIGITALA ERAIKITZEN

Hasteko, uste dut beharrezkoa dela gaitasun digitala zer den ondo jakitea eta ulertzea. Gaitasun digitala izateak, teknologia ongi erabiltzen jakitea esan nahi du. Teknologia horien erabilpen kritikoa eta segurua egiten jakin behar da, bai lanean, bai aisialdian, bai beste edozein komunikazio esparrutan ere. Informazio eta komunikazio teknologiak, IKT-ak, erabiltzeko abilezian oinarritzen da gaitasun digitala. Ordenagailuak eta antzeko gailuak erabiltzeko trebetasuna behar da, informazioa lortzeko, galdutako informazioa berreskuratzeko, iformazioa biltzeko, batzeko, ebaluatzeko eta sortzeko besteak beste. Gainera, komunikatzeko aukera asko ematen ditu sare sozialen bidez. 

IKT-ak Haur Hezkuntzan oso paper garrantzitsua izan dezakete, izan ere, ezagutzak handitzeko, irakasteko, ikasleek ikasteko, irakasleen arteko elkarlana hobetzeko eta gurasoekin komunikatzeko aukera ematen digute. Gainera, nire ikuspuntutik, klaseak dinamikoagoak eta interesgarriagoak egin daitezke honen bitartez. 

Egungo gizartean IKT-en presentzia oso handia da eta gai anitzei buruzko informazioa daukagu "klik" baten eskura. Arlo honetan, eskolaren helburu nagusia, etorkizuneko gizartearen parte izango diren haurrek eta gazteek, errealitate anitz eta aldakor honi aurre egin ahal izateko beharko dituzten baliabide eta gaitasunak lortzen laguntzea izan beharko litzateke. Horretarako, lehenbizi irakasleek garatu beharko dute haien gaitasun digitala gero ikasleei transmititu eta irakatsi ahal izateko.  

Ildo beretik jarraituz, aukera asko ematen dituzte IKT-ak ere erabiltzaile sinple bat bezala. Adibidez, PLE-ak besteak beste. Hauek guk erabiltzen ditugun sareko orriak edo denadelakoak multzokatzen eta "klik" simple batekin dena eskura izango dugu.

Hala ere, IKT-ak oso goiztiarretik erabiltzeak ez dut uste onuragarria denik haurrentzat. Adibidez, haur askok hasten dira oso goiz mugikorrekin jolasten edota beste gailu digitalekin, modu honetan beharbada komunikazioa pertsonekin galdu daiteke, eta bakarrik komunikazio digitalera mugatu. 

Horrez gain, haurrak oso txikiak direnean, hau da, bi urterekin edo, oso estimulagarriak daitezke, eta hau eragin ez onuragarriak izan ditzatzakete haurrarentzat. 















 

No hay comentarios:

Publicar un comentario