Buscar este blog

miércoles, 30 de noviembre de 2016

PLE: IKASTEKO INGURU PERTSONALAK

Pleak Ikasteko Inguru Pertsonalak dira, (ingelesezko laburduratik: Personal Learning Environment). Ikasleei beren ikas- prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa eskuragarri izaten laguntzen duten sistemak dira. PLE-ak ikaskuntza formala eta ez-formala hartzen dute euren baitan. Gainera, beste pertsonekin komunikatzen laguntzen die ikasleei. Horrez gain, PLE-ak modu praktiko batean ikasteko aukera ematen digu.

Ikasteko Inguru Pertsonak behar ditugu gure egunerokotasunerako, izan ere, etengabeko aldaketa prozesu batean murgilduta gaude eta ezinbestekoa da, aldaketa horietara egokitzeaz gain, egokitzeko estrategia bat garatzea. 

PLE-aren helburuak hainbat dira, alde batetik komunikazio modu berriak ezagutzeko aukera ematen digu. Bestalde, informazio eta komunikazioan oinarritutako ikasteko prozesuak bultzea.

Ikasteko inguru Pertsonak, hainbat osagai izan behar ditu. 
  • Irakurtzeko tresna, estrategia, mekanismo eta ekintzak, hau da, informazio- iturriak. 
  • Egiteko, hausnartzeko eta egiten hausnartzeko tresna, estrategia, mekanismo eta ekintzak, hau da, informazioa modatzeko tresnak. 
  • Harremanak sustatzeko, informazioa partekatzeko eta komunitatean hausnartzeko tresna, estretegiak, mekanismo eta ekintzak izatea, hau da, harreman-sozialaren bidez ikaskuntza laguntzen dituen inguruak ezagutzea. 

Interneteko gauzak antolatzeko aukera ematen digu web-orri bakar batean. Hau egiteko web-orri bat Symbaloo da, eta hemen uzten dizuet nirea: 



No hay comentarios:

Publicar un comentario